Esparzaren eta Araizen arteko eztabaidak erakutsi du aurrera begirako jarreraren eta iraganaren arteko talka

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Nafarroa 2015ko mai. 5a, 09:52

Atzoko eztabaidak bi ereduen arteko talkaren isla izan zen, alde batetik aurrera begira eta Nafarroako jendartearen arazoei konponbideak bilatzeko lanean dabilena eta bestetik iraganean iltzatuta Erregimenaren politika baztertzaileak sutsuki defenditu zituena. Esparzaren jarrerak, aldaketaren aurrean UPNren erregimenak duen urduritasuna erakutsi zuen, eztabaida etengabe trabatuz eta moztuz. Atzo agerian geratu zenez, Nafarroak aldaketa beharrezkoa du, UPNk orain arteko politikekin jarraituko baitu bestela. Esparzak ez zuen inolako autokritikarik egin, diru xahuketak egon direla ukatu eta bere Gobernuak hartutako neurri injustu guztiak defendatu zituen.

[youtube]BipPj9QZrLc[/youtube]

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!