Eta orain, eskuartean, inoiz ez bezalako aukera dugu, behingoan, guztion artean, aldaketa hori gauzatzeko, haize berriei leihoak irekitzeko. Benetako aukera da eta gu guztion esku dago. Nafar herritarrok dugu gure etorkizuna erabakitzeko giltza.
Horregatik, Nafarroako hainbat abeslari eta musikarik bat egin dugu aldaketarekin, EH Bilduren proiektuarekin, eta abesti bat plazaratu dugu. Izenburuak dion bezala, Nafarroa Berria eraikitzeko gure hazia jarri nahi izan dugu kanta honekin. Gure musika eta letrekin herritarrak piztu, aktibatu eta ilusionatu nahi ditugu, aukera paregabe hau aprobetxatu eta eskura dugun aldaketarekin bat egin dezaten.
Jarraian zehazten dizuet nortzuk parte hartu dugun abestian, nahiz eta gaur, guztiek ezin izan duten aurkezpenera etorri:
Hitzak
Julio Soto
Musika
Fran Urias (Egilea)
Xabi Aldaz (Bateria)
Joseba San Sebastian (Baxua)
Imanol Goikoetxea (Gitarrak)
Pello Reparaz (Haize konponketak eta tronboiak)
Ruben Anton (Tronpeta)
Ahotsak
Estitxu Pinatxo
Jon Basaguren
Juantxo Skalari
Maider Ansa
Pello Reparaz
Petti
Sergio Iribarren "Kako"
Silvia Guillen
Zuriñe Hidalgo