50. urteurrenaren logo lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Arturo Campion Euskaltegia 2021ko mar. 12a, 12:04

ARTURO CAMPION EUSKALTEGIAREN 50. URTEURRENAREN LOGOA AUKERATZEKO LEHIAKETAREN OINARRIAK

 
 
  1. GAIA: Logoan 50 zenbakia eta Arturo Campion Euskaltegia izena agertuko dira nahitaez.
  2. Diseinuak jatorrizkoak  izanen dira, hau da, ezin izanen dira aldez aurretik inon argitaratuak izan.
  3. EPE MUGA: Diseinuak 2021eko maiatzaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira.
  4. SARIA: 250€ 1. sailkatuarentzat, 100€ bigarrenarentzat eta 50€ hirugarrenarentzat.
  5. ENTREGATZEKO: Lanak posta elektronikoz bidaliko dira campionek50@gmail.com helbidera, eta gaian “logo lehiaketa” adieraziko da. Formatu digitalean bakarrik aurkeztu ahal izango dira, eta gutxienez 20x25 neurria eta 300 pixel hazbetetik gorako bereizmena izan beharko dute. Diseinuak JPEG, JPG edo TIFF formatuan aurkeztu beharko dira..
  6. EPAIMAHAIA: Diseinatzaile batek, marrazkilari batek eta ikastetxeko bi langilek osatutako epaimahaiak erabakiko du kartel irabazlea. Epaimahaikideek ezin izanen dute lehiaketan parte hartu. Iruzurrak saihesteko epaimahaikideek ez dute egilearen informaziorik izanen, marrazkiak baino ez dituzte ikusiko.
  7. KARTEL IRABAZLEA: Kartel irabazlea Arturo Campion Euskaltegiko sare sozial ofizialetan iragarriko da. Facebook: Arturo Campion IKA euskaltegia. Twitter: @Arturo_Campion. Instagram: arturokampionika. Eta baita webgune ofizialean ere: campion.ikaeuskaltegiak.eus.
  8. Arturo Campion Euskaltegiak kartel irabazlearen eskubide guztiak beretzat gordeko ditu eta nahi duen bezala erabili ahal izango du, egileak inolako erreklamaziorik egin gabe.
  9. Lehiaketan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar.
 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!