A1 eta B2 mailako euskara ikastaro trinkoak Arturo Campion euskaltegian

Erabiltzailearen aurpegia Arturo Campion Euskaltegia 2016ko urt. 19a, 11:44

Otsailaren 15etik martxoaren 11ra A1 eta B2 mailako ikastaro trinkoak eskainiko ditu IKAko Arturo Campion euskaltegiak, baldintza ekonomiko berezietan.

Honatx ikastaro trinkioon inguruko datu nagusiak:

  • Mailak: A1 eta B2.
  • Datak: otsailaren 15etik, martxoaren 11ra.
  • Ordutegiak: egunean 4 ordu, goizean edo arratsaldean, astelehenetik ostiralera (80 ordu).
  • Prezioa: 200 € kobratuko dira matrikula egitean, eta 100 € bueltatuko zaizkie eskola orduen %85era edo gehiagora etortzen diren ikasleei.
  • Hemen eman daiteke izena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!