Udako kanpaldia Lekeitioko Hondartzan

Erabiltzailearen aurpegia Burlatako Udala 2015ko mar. 24a, 13:48

Lekeitioko hondartzan udako kanpaldia antolatu dute Bulata, Aranguren, Atarrabia eta Uharteko Udalek. Izena emateko epea martxoaren 23tik apirilaren 13ra izanen da zabalik.

Lekeitioko hondartzako kanpaldira joaten diren gaztetxoek hainbat jarduera gozatu ahal izanen dituzte: trainerak, big-sup, paddle, trekking, hondartza, kayac, jolasak eta ur aktibitateak. Kanpaldia ekainaren 29an hasiko da eta uztailaren 3an amaitu. 2000. 2001 eta 2002 urteetan jaiotako neskak eta mutilek eman dezakete izena, martxoaren 23tik apirilare 12ra. Antolatzaileak Burlata, aranguren, Atarrabia eta Uharteko udalak dira. Udalerri horietan erroldaturiko gazteek 120 euro ordaindu behar dituzte. Erroldatu gabeek, 200.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!