Lekeitioko hondartzako kanpaldira joaten diren gaztetxoek hainbat jarduera gozatu ahal izanen dituzte: trainerak, big-sup, paddle, trekking, hondartza, kayac, jolasak eta ur aktibitateak. Kanpaldia ekainaren 29an hasiko da eta uztailaren 3an amaitu. 2000. 2001 eta 2002 urteetan jaiotako neskak eta mutilek eman dezakete izena, martxoaren 23tik apirilare 12ra. Antolatzaileak Burlata, aranguren, Atarrabia eta Uharteko udalak dira. Udalerri horietan erroldaturiko gazteek 120 euro ordaindu behar dituzte. Erroldatu gabeek, 200.