Hiri kanpaldi pirata antolatu du Burlatako Udalak, Aste Santurako

Apirilaren 7tik 10era eginen dute, Kultur Etxean

Turuleta piratak bere eskifaiako kide izateko gonbita luzatu digu. Benetako piraten gisara, istorio zirraragarrien, eskulanen, tailerren, jokoen eta egunero eginen dugun ingelesezko jarduera baten bidez, haien bizimodua, ohiturak, janzkera, itsasontziak… ezagutuko ditugu.

Apirilaren 7tik 10era Burlatako Kultur Etxean.

3 -12 urte bitarteko umeentzat.

Sartzeko ordua: 8:00etatik 9:00etara.

Ateratzeko ordua: 14:00etatik 14:30era.

Prezioa:

Burlatan erroldatutako haurrak (*): 36 €
Haur ez-erroldatuak: 54 €

Izen-emateak eta ordainketak: martxoaren 9tik 20ra 012 telefonora deituz.

Adinaren araberako taldeak, gaztelaniaz eta euskaraz.

Leku mugatuak. Gutxieneko kopurua izanen da taldeak osatzeko.

Antolatzailea: Hezkuntza Alorra.

Kontuan hartu beharreko datak (12 Kb)

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!