Merkataritzak garrantzi handia du gizartean, eta herritarren eguneroko bizimoduan. Hori dela eta, Iruñerriko eta Tafallako hainbat Udal, Burlatakoa barne, sektore estrategiko hau laguntzen ari dira euskararen normalizazioari begira. Merkataritzan euskararen erabilera bermatuz gero euskararen normalkuntzan urrats handia egingo dugula esan dezakegu. Dena den, helburua betetzeko, bidea gutxinaka eta urratsez urrats egiten ari dira. BULTZATZAILEAK: Egitasmoa
irakurri gehiago
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.
Bazkidetu zaitez!