Krisialdi ederra zuela eta, lagun batek, terapeutarenera jo zuen.
Honek, adeitasunez entzun ondoren, hala hitz egin zion:
ERRE SI LIEN TZIA hitza entzun al duzu inoiz?
erresilientzia, bai, laguna, oztopoei aurre egiteko gaitasuna da.
Hauxe garatzea duzu oinarri orain, hain zuzen ere: (oroitu ongi!)
irudikapena izan, fantasia sortarazi, amets egitera ausartu, dituzun bitartekoak zabaldu, bixkortu, ideiak aberastu! Bizitzan kokatzeko, modu berriak as-ma-tu, bai, jokatzeko modu berriak asmatu.
Hauxe da krisialdia gainditzeko behar duzun tresna garrantzitsuenetakoa.
Ta hori guztia aurrera eramateko, ezinbesteko erregaia: bai-kor-ta-su-na, hoixe!
hortaz beti oroitu: pentsamendu baikorra beharko duzu beti, bai!!
Bi sendagaiok, egunean 5 aldiz, ta 3 hilabetetan zatoz berriz, ta kontatu niri!
Gaurko saioa musutruk, laguna! mil esker, ta ongi bizi!!
Mundua gobernatzen duen ekonomia sistema krisialdi sakonean omen dago...hala entzun dut nik, behintzat! Hala esan didate, bai!
Depresibo dabilela, kopetilun...hutsik bezala sentitzen dela, nora joan, ez dakiela..
ze faltako ote zaio? ze faltako ote zaio?
Fantasia? ilusioa? oreka pixka bat, akaso?
alaitasuna, amets egitera ausartzea?
Agian... bitartekoak zabaldu, bixkortu ta ideiak aberastu?
Edo..kokatzeko modu berriak as-ma-tu?
Jokatzeko modu berriak as-ma-tu, bai
Ze beharko ote du sistema honek sendatzeko?
baikortasuna, agian? baikor-ta-su-na?
Fantasia? ilusioa? oreka pixka bat, akaso?
alaitasuna, amets egitera ausartzea?
Agian… bitartekoak zabaldu, bixkortu, ideiak aberastu?
Edo..kokatzeko modu berriak as-ma-tu?
jokatzeko modu berriak asmatu, bai
Goitik behera biluztu, ta kolore berriez jantzi
Goitik behera biluztu, ta kolore berriez jantzi
Goitik behera biluztu, ta kolore berriez jantzi...