Uholdea

Erabiltzailearen aurpegia Blanca Ines Rubio 2015ko mar. 23a, 15:47

Begirada.

garbia nahi dut izan.

Negar egiteko, garden, tinko,

ditudan erraietako joan etorrietan.

Begirada

Garbia nahi dut

Gelditzeko. Begiek ozen

hitz egin dezaten

orain nagoen zurrunbilo gris hotzean.

Begirada. Garbia.

Isuri bihurtzeko, ur jauzia

izateko, handik honako bidaian bahituta naukan denbora huts,

agortu honetan.

Begirada.

Begi bihurtu. Enborzatitu

baten antza

zainak agerian dituena,

urteen eraztunak margotuak,

min guztien islada. Poz guztien erretratu.

Egoteko. Isiltasun gordinean. Egoteko.

Egoteko.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!