Ura garelako bizi gara

Erabiltzailearen aurpegia Blanca Ines Rubio 2015ko mar. 18a, 18:46

Ura garelako bizi gara

ura

ura garelako

itsura aldatzen doan isuri magikoa

zerutik behera, zorutik gora garraiatuz

bizia sortzen duen odol garden misterioz betea.

Ura garelako bizi gara, ura, ura garelako.

Lurraren zainetan barna bidaiatua.

Euri glaziar ibaietan marraztua.

Mendietako zaurien zizelkaren putzu sakon amaigabean

maizter ixila.

Gorputz biluztuen barneko izerdi emankorra.

Ura garelako bai, gara, ura garelako

ozeano zabalean jaio ginen.

Itsaso urrunetik umezurtz.

Bide guztiak miazkatuko ditugu berriz

umetoki zaharraren billa.

Zuhaitzen adar erro enborretan lokartuz.

Airearen azal zuria margotuz bidaiatuko gara.

Beharrezko diren mozorro guztiak gorpuztu materia ibiltari.

Ura garelako, ura, ura garelako, ura

Atalaiatik itsasoari so, oinatz bakoitzean itsaso ama helmuga.

Amets errealetan beti

Ura garelako, ura,

ura garelako, ura

 

 

 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!