Bertso ttipi bat

Erabiltzailearen aurpegia Blanca Ines Rubio 2015ko mar. 18a, 16:36

Inprobisatu eginen dut gaur

bertso ttipi hainbat.

Zuri begira.

Eroetxetik aterata,

argi betean babestua.

Atzoko sutea

eguzki bihurtu

Horma itxiek eraikitako

zoko beltz bakartua

erroetatik askatu.

Hurbilean mozorratu urruntasun hotza

bihotz berrien gar gozoetan leundu.

Eroetxetik at,

aske, ta lirain

biziari kanta eginen diot,

zuk xuxurlatu zenidan bezala.

Ibiltzeko gai den izararik gabeko mamu horri oihu eginez,

inprobisatutako bertso ttipi hauetan barna

bere arima zabalduz

bere gogoari deika:

uxa ditzagun definitzen gaituzten hitzak!

asma dezagun arnaserako erritmo berria!

Goazen, arinki, emeki,

ubide berrietako

lur lokaztu gardenetan

atxilotu gintuzteneko

azal zahar haiek inprobisatutako esku berriez ferekatzera!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!