Udazkena

Erabiltzailearen aurpegia Blanca Ines Rubio 2015ko mar. 18a, 15:44

Gaur goizean udazkena etorri zait esnatzera
gaur goizean udazkenak egin du eztanda nigan
lur hezea nabigatzen nire ezpainetan barrena
zuhaitzetako gorriak zabaltzen nire odoletan...

Harri gorri, zainetan barrena jarri dit jauzika bihotza
Herri zuri, mendian jaiotzen jarri dit dardarka ahotsa...

Gaur goizeko udazkenak atera  nau ametsetik
erreka, zauri xuria, jauzietako oihartzuna
hosto laranja eroriak,  lurreko zimaur goxoa
belar zapaldu umela, zaldi, txori, behien itzala...

Harri gorri, zainetan barrena jarri dit jauzika bihotza
Herri zuri, mendian jaiotzen jarri dit dardarka ahotsa...

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!