Ari naiz hasi naiz

Erabiltzailearen aurpegia Blanca Ines Rubio 2015ko mar. 17a, 19:40

Ari naiz

jaio nintzeneko gorputz biluztu perfektu hura berrezagutzen,

ari naiz.

 

Ari naiz

umetako begien sakontasuna non izkutatu zen deskubritzen,

ari naiz.

 

Ari naiz

nerabe hark gorde zituen ametsen arrastoak non diren ondorioztatzen,

ari naiz.

 

Ari naiz

gazte liluragarri haren

botore koloretsuaren soinua berriro entzuten hasten,

bai, ari naiz.

 

Ari naiz

azkarregi heldu zen neskatxa honen besapeko sekretu zenbait aurkitzen.

Ari naiz

bere gogo erraldoien oihartzuna sumatzen.

Bere barneko itsaso guztien gazitasun goxoa

ahosabaian sentitzen.

 

Hasi naiz, bai

ur horren handitasuna marrazten,

aire ikusezinean islatzen.

 

Lur bustian erroa noiz sakonduko,

behar den ekaitza noiz etorriko

ondorengo bakea

zintzo ta leun

erortzen uzteko.

 

Badator... badator... xuxurlatzen

hasi naiz.

 

Banaiz. Banaiz. Gozatzen,

hasi naiz.

 

Konprenitzen

hasi naiz.

 

konprenitzen

 

Ari naiz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!