Jon Barberenak irabazi du lehen final-laurdena

Martxoaren 7an Berriozarren jokatuko den finalaurrekorako txartela lortu du baztandarrak

Iruñeko Katakrak aretoa goraino beteta, 170 bertsozalek lehen final-larudena bertatik bertara jarraitu zuten. Iruñeko alde zaharreko gazteen bertso-eskolako kideek agurra dotore eskaini ondoren, entzuleen arteko giro beroak lagunduta, oholtza gaineko sei bertsolariek Txapelketari hasiera polita eman zioten. Seikotearen artean bertsolari beterano bat, Bittor Elizagoien, hainbat urtez Txapelketatik kanpo egon ondoren lehiara berriz bueltatu dena.

Azkenean Jon Barberenak lortu zituen puntu gehien eta Berriozarko finalaurrekorako sailkatzea. Barberenaren atzetik puntuen arabera hurrenez hurren, Oier Lakuntza iruindarra, Aritz Saragueta beteluarra, Joxema Leitza arbizuarra, Bittor Elizagoien baztandarra eta Unai Uberetagoena tolosarra izan ziren. Bost bertsolari hauek gainontzeko final-laurdenetako puntuazioen zain egon beharko dute hurrengo fasera sailkatzen diren jakiteko.

Puntuazioa honela gelditu zen:

BertsolariaPuntuazioa
Jon Barberea 253 puntu
Oier Lakuntza 246,5 puntu
Aritz Saragueta 234,5 puntu
Joxema Leitza 232,5 puntu
Bittor Elizagoien 229 puntu
Unai Uberegatoena 211,5 puntu

 

Igandean Irurtzunen jokatuko den final-laurdenerako sarrerak agortu dira

Otsailaren 8an Irurtzungo Kultur Etxean egiingo den saiorako ez da sarrerarik gelditzen, beraz ez da leihatilarik zabalduko. Batez ere final-laurdenetako fasean areto txikiak direla kontutan hartuta, txartelak aldez aitzinetik hartzea gomendatzen da, tokian tokiko salmenta puntuetan edo www.bertsosarrerak.eus atarian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!