“Ezkaba 1938-2018” erakusketa Berriozarko Udaletxean egonen da ikusgai irailaren 12tik urriaren 11ra. Erakusketa Nafar Gobernuak antolatu du Ihesaldiaren 80. urteurrenaren harira. Asmoa da 1936ko altxamendu militarraren ostean izandako leku izugarrienetako baten historia gogoratzea. Lekua: Berriozarko Udaletxeko Atondoa. Orduak: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.
Bazkidetu zaitez!