Berriozarko Udalak dirulaguntza emanen die familiei aukeratutako euskarazko udalekuak ordaintzeko (Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen udalekuak) irailean zabalik egonen den deialdi baten bidez. Dirulaguntza jasotzeko, oso garrantzitsua da udalekuek bete behar dituzten baldintzak kontuan hartzea udalekua aukeratzerakoan, ez baita dirulaguntzarik emanen aukeratutako udalekuak baldintza guztiak betetzen ez baditu. Euskarazko udalekuen eskaintzari buruzko argibide-foiletoa.
irakurri gehiago
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.
Bazkidetu zaitez!