Sahararen aldeko elkartasun egunak

Erabiltzailearen aurpegia Berriozarko Udala 2016ko apirilaren 15a

Apirilaren 15etik 23ra Sahararen aldeko elkartasun jarduera batzuk antolatu ditu Berriozarko Sahararen lagunak elkarteak.

Ostiralean, 15ean, “Chertat eta lehoia” liburuaren aurkezpena egingo da 18:00etan Gaztegunean. Jarduera euskaraz, espaineraz eta jasanieraz izango da, haur eta helduendako.

Ostegunean, 21ean, solasaldia izango da Kulturgunean 19:30ean hasita eta bertan Jira Bularik parte hartuko du, SEAD elkarteko ordezkaria dena espainiar estatuan.

Ostiralean, 22an, Saharari buruzko zineforuma egingo da Kulturgunean 20:30etik aurrera.

Larunbatean, 23an, eta kanpainari bukaera emateko elkartasun afaria antolatu da 21:30ean hasita Zulo Alai Elkartean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!