2015eko abesbatza zikloa Berriozarren

Martxoaren 14, 21 eta 28an, Galar Zendeako korala, Getxoko Eskuz Esku eta Berriozarko Elkarrekin abesbatzak arituko dira, hurrenez hurren.

Martxoan Abesbatzen Zikloaz gozatzeko aukera izanen da Berriozarren. Martxoaren 14an Galar Zendeako Abesbatzak zabalduko du zikloa, hilaren 21ean Getxoko Eskuz Esku Abesbatzaren txanda izanen da eta martxoaren 28an Berriozarko Elkarrekin Abesbatzak itxiko du zikloa. Ekitaldi guztiak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira Entzunaretoan. Sarrerak 2 euroan eskuratu ahalko dira txarteldegian ikuskizuna hasi baino ordu bat lehenagotik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!