Elkarrekin aritzeko modu berriak

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Bereziartua 2019ko eka. 17a, 12:41

Kausa baten aldeko jarrera erakusteko modu ugari dago. Ohikoena, jende asko leku berean biltzea, aldarrikapen bera eginez aldaketak bultzatzeko. Kopuruari garrantzia ematen dion eredu horrek bezainbesteko predikamentua izan du azken urteetan beste agerraldi-eredu batek: gizartearen sektore ugari ordezka ditzaketen pertsonen agerraldiak.

Bai lehenbizikoak eta bai bigarrenak ageriko mugak dituzte: manifestazio batek jende asko batu dezake, baina sarritan gizartearen zati mobilizatuenak egiten du bat eta aldiz, aldarrikapen politikoekin engaiatzeko mizkin samarra izan ohi den jendea ez da interpelatua sentitzen. Jende ezagunaren agerraldiek berriz, zabaltasun irudia ematea bilatzen dute, baina celebrity-en atxikimenduek ordezkaritzatik bezainbeste izan dezakete delegazionismotik. Alegia, pentsarazi dezakete jende inportante hori arduratuko dela kontuaz eta, haiek ezin badute, herritar arruntek ez daukatela gauza handirik egiteko.

Bukatzen ari den ziklo politiko honek herritar askorengan higadura handia utz dezake eta neke kolektibo horrek jan ez gaitzan garrantzitsua iruditzen zait elkarrekin aritzeko molde berriak bilatzea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!