Alderdien mundua eta munduaren alderdiak

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Bereziartua 2018ko aza. 26a, 11:58

Amorrarazteraino aspertzen nauen jendearen artean, lehendabiziko postuan daude. Zuk ere ezagutuko duzu halakoren bat, zoritxarrez ia herri guztietan daude: mundua esplikatzen hasten direnean alderdi politikoak eta antzerako txiringitoak besterik ikusten ez dituzten pertsonei buruz ari naiz. Batzuen buruetan ez dago besterik: halakok, zera esaten badu, partidu hartakoa den seinale; baina bihar beste hori entzun badiozu, beste sindikatu horretara gerturatzen ari denaren erakusgarri, dudarik gabe.

Horrela funtzionatzeak baditu abantailak: zure ekipoak beti dauka arrazoia eta desados dagoena, beste ekipokoa delako dago desados, ez esplikatu nahi dizkizun argudioengatik, zeinak entzuteko lanik ere ez duzun hartuko –segizio partidista eta nagikeria intelektuala, izan ere, eskutik etorri ohi dira–.

Nik, inuzente halakoa, esperantza txiki bat neukan hamarkada honen hasieran abiatu zen ziklo politiko berriarekin: behingoz alde batera utziko genituela halako sektakeriak, eztabaida publikoetan argudioak nagusituko zirela eta ez debatitzen dutenen klubak. Baina keba, besteei leporatzeko militantziak aldatu dira asko jota.

Eta mundua alderdietatik ulertzen dutenek, munduaren alderdi asko galtzen jarraitzen dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!