Garizuma gorria

Erabiltzailearen aurpegia Josi Basterretxea 2020ko ots. 27a, 14:32

Auzokoek atera duten pankartaren atzean susmatzen dut emakumea. Aurrean, pankartaren aurrean, daude etxetik ekarritako maleta, motxila eta poltsak. Halakoxea, gaurko argazkia. Emakume bat eta nerabe bi, protagonista... Etxetik bota dituzte, etxegabetu egin dituzte.
Bilbo ondoko Barakaldotik dator notizia. Handiak ditu zezenak adarrak. Langabezia deitzen da bata. Etxegabetzea, bestea. Emakumeak dio: "Botata utzi naute. Lotsagabe batzuk dira".
Garizuma gorritu zaio emakumeari; garizuma gorritu, nerabe biei.
Auzokoen laguntza beharko du familia horrek. Erakundeek ez dute-eta erantzuten asmatu.
Sepiazkoa zirudien etxegabetzeen argazkiak. Koloretakoa da, ordea. Iraganekoa barik, egun-egungoa, gaur-gaurkoa... gaur-gaurkoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!