Zezenak otsailean

Erabiltzailearen aurpegia Josi Basterretxea 2020ko ots. 20a, 12:27

Otsailean zezenak, eta ez dira inauterietako koko-egunekoak. Hor ikusi ditut, argazki batean, zezen-adarrak traktoreei lotuta, eta jende saldo bat atzetik, Iruñean. Nekazarien eta abeltzainen protesta izan da. San Fermini ere erregutu diote laguntza, kantuan, Santo Domingon. Sindikatuak hala eskatuta, plaza eta kaleetara atera dira laborariak. Kexu dira. Ez da erraza laborantzatik bizitzea, ez du apenas konturik. Ekoitzitako elikagaien truke, prezio duina eskatzen dute. Diotenez, 2020ko kostuak ordaintzen dituzte, baina, duela 30 urteko prezioak kobratzen. Gazteek ihes egin dute. Lan-baldintza duinak eta irabazpide duinak nahi ditugu denok. Baita laborariek ere. Abeltzainek, berdin. Beste mundu bat posible egiteko, bestelako nekazaritza bat behar. Ez da kontu berria: zer jan, hura izan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!