Astazakilen komandoa

Erabiltzailearen aurpegia Josi Basterretxea 2020ko ots. 13a, 12:42

Eskualdeko aldizkariak ekarri du argazkia, otsailaren hasierako alean, hiru zutabetara: handi-handia. Arrigorriagako institutuan, pintada bat egin dute, kirol-patioan, hormaren alderik alde. Zakil hanpatu bat, protagonista.
Zakil bakarlariari, hitzez lagundu diote: “Emakumeek gona eta elastikoak eramaten dituzue ipurdia erakusteko, baina gero ez duzue bortxatuak izan nahi”. Erdaraz idatzi dute testua, unibertsalagoa izateko-edo.
Aurreko ikasturtean, Zaratamoko eskolan utzi zuten hazia. Ordukoan idatzi zuten mutilek zakila dutela eta neskek, alua. Orain bi urte honako perla hau utzi zuten Arrigorriagan bertan: “Feminismoa bai, baina bortxatuak izatea gogoko duzue”.
Astazakilen komandoko hauek matxura intelektual ederra erakusten dute euren pintadekin; urteak joan, urteak etorri. 
Halako babaloreak... arriskutsuak, baina babalore... 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!