Nazio Batuen egoitzako argazki batean ikusi dut gaurko protagonista: jaka zuri batekin jantzita, irribarretsu. Francesca di Giovanni da haren izena. Aita Saindu Franziskok Vatikanoko Estatu Idazkaritza baterako izendatu du. Ez du inoiz Vatikanok emakume bat izendatu halako postu baterako. Estatuekiko Harremanetarako Saileko ardurak utzi ditu Aita Sainduak berrogeita hamazazpi urteko emakumearen esku. Bada nobedadea. Francesca di Giovannik berak adierazi du Aita Sainduak erabaki berritzailea hartu duela, emakumeengana hurbiltzeko. Vatikanoko bulegoetan, ia mila emakumek lan egiten dute. Baina, haietako ezeinek ez du zuzendaritza-mailako ardurarik izan orain arte. Mendebaldeko erakunderik zaharrena azala aldatzen ari ote den, ala mamia den aldatzen ari ote dena... geroak esango. Bitartean, haor da erabakia. Izan dadila urratzailea.