Hor dabil umeteria Erregeetako opariekin: batzuk baloia, besteek patinak. Argazkiak erakusten duena, eskoletako patioan eta herriko plazan ikusgai. Olentzero nahiz Errege, opariak opari.
Madrilen ere, opariak opari. Argazkiak erakusten du Pedro Sanchez, saria Erregearen eskuetatik jasotzen. Nor bere lekuan, baina, umeak bezala.
Umeei Ekialdeko Errege Magoek ekarri dizkiete jostailuak, panpinak, eta arropak. Pedro Sanchezi, Errege Borboikoak... errege zuri, batu-ezinaren batasunaren aldeko, militar- eta santujale ageri ohi den horrek.
Ilusioa banatzen omen dute erregeek opariekin.
Ilusioa nahi genuke Sanchezen partetik. Aniztasunaren ilusioa. Desberdinen aitortza. Monolitismoaren haustura. Justizia... Bestelako Espainia bat, bestelako ekonomia bat, bestelako ekologia bat...
Asko dela eskatzen dudana?
Hamaika hilabete barru, hemen da berriz ere Olentzero. Hamabi barru, Ekialdeko Errege Magoak.