Europa, berde

Erabiltzailearen aurpegia Josi Basterretxea 2019ko abe. 12a, 12:47

Ursula Von der Leyen Europako presidenteak eman du albistea: klima larrialdiari aurre egiteko ehun mila milioiko mekanismoa jarriko dute abian. Presidenteak esan du europarrek lidergoan jardun behar dutela klima aintzat hartuko duen industrian, teknologia garbietan eta finantzaketa berdean. 
Berba goxoak diren arren, mugimendu ekologistetako ordezkari batzuek diote gutxiegi direla aipatutako neurriak. Urrunago joan behar dela neurrietan, planetari mesede egin nahi bazaio.
Europar parlamentuko ahots batzuek esan diote presidenteari garestia dela planteatutakoa, diru asko dela ehun mila milioi.
Nago benetan kutsatzaile diren enpresek benetako negozio borobila aurkitu arte bestelako produkzio-metodoetan, negozio borobila aurkitu arte produkzio-eredu garbietan,  Von der Leyen presidentearen Europa ez dela hain berdea izango. 
Denborak esango; baina, abiatu ezik, trena ez da inora helduko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!