Erorien Harana. Aspaldion, sarri ari gara hari buruz hizketan. Berriz etorri da gaur egunkarien azal eta orrialdeetara. Francoren mausoleo izandakoak, zer esan ugari beti.
Mila eta hirurehun euskal herritar pasa daude han sekuestraturik. Erraz esaten da. Mila eta hirurehun familiak espero du senidearen gorpuzkiak herrira ekarri ahal izatea, noizbait.
CNT sindikatu anarkistako kide izandako lagun biren gorpuak erreskatatuko dituzte aurki. Etxera ekarri ahal izango dituzte. Epaiketarik gabe fusilatu zituzten. Ez dira bakarrak.
Berrogei urtetik gora dira diktadorea hil zela. Hirurogeitik gora urte, Harana inauguratu zutela. Bada garaia zor politiko batzuk kitatzeko. Hezurrei, lurra bake-giroan emateko. Familiak, etxe ondora ekartzeko senideak. Bada garaia. Bai.