Munstroa, azalera

Erabiltzailearen aurpegia Josi Basterretxea 2019ko urr. 24a, 12:45

Gaur atera behar dute. Indar sinboliko handiko irudia izango da Francisco Franco diktadorea hilobitik ateratzen ikustea. Atrakzio turistiko eta nostalgiko nagusia galduko du Erorien Haranak, Gurutzadaren sinboloa den horrek. 

Cuelgamuros-eko labarren baitan geratuko dira hogeita hamahiru mila gorpu, gehien-gehienak soldadu frankista izandakoenak, eta bost bat mila errepublikazaleenak.  

Inoizkorik eta hilobi komunik handiena da Erorien Harana Espainian. Lotsaizunaren argazkia. Erregimen kolpista baten erretratua. Familia bereko kideak lubakietan aurkez aurke jartzera derrigortu zuen matxinada militar baten ispilua.

Gaur atera behar dute. Bego bakean, bakea suntsitu zuen munstroa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!