Polemika zahar eta amaitezin baten oihartzuna ekarri dit gaurko argazkiak. Irudian, irakaslea ari da arbelan idazten, eguneko eginbeharren zerrenda. Ondoan, arbelaren ondoan, horman, gurutzea du, Jesus gurutziltzatua eta guzti.
Italian lehertu da polemika. Berriz ere. Lorenzo Firamontik, egungo Hezkuntza-ministroak, esan du badela ordua gurutzeak kentzeko Italiako eskoletatik. Antzeko eztabaidak lehertu ziren Italian jada 2009an eta 2011n.
Ministroak esan berri du lortu behar dela kultura guztiak adieraztea, bakar baten ikur partikularrik erakutsi gabe.
Eztabaida interesgarria da ikurrena. Irudi sinple horiek zein sentipen konplexu esnatzen dituzten! Zein gorroto diegun batzuei... eta zein miresmen, besteei...
Paradigma interesgarria planteatu du Firamontik: guztiena adierazi, bakar batena goretsi gabe.
Posible ote da? Hori nahi ote dugu?