Gehiegikeriak

Erabiltzailearen aurpegia Josi Basterretxea 2019ko ira. 26a, 14:46
Ederrak. Ederrak ikusi ditudan irudiak. Alaskan. Groenlandian. Alpeetan. Ederrak eta paradisiakoak. Ederrak eta izugarriak, beldurgarriak... argazkiak.
 
Ikusi dut glaziarra Groenlandian. Ikusi dut glaziarra Alpeetan. Eta irakurri dut urtzen ari direla.
 
Ikusi dut Alaskan arrantzale-auzoa itsas-bazterrean, penintsula txiki baten gainean. Eta irakurri dut itsasoak jan eta irentsi behar duela penintsula hori. Jan eta irentsi arrantzale-auzoa. Jan eta irentsi bizilagunak, bertan geratuz gero.
 
Gehiegikeria salatzen dute irudi eder horiek. Ekoizpen-eredu basatien gehiegikeria. Kontsumo-eredu basatien gehiegikeria. Bizimodu-eredu basatien gehiegikeria. Denon gehiegikeria. Baita geurea ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!