Abarketak eta lantzak

Erabiltzailearen aurpegia Josi Basterretxea 2017ko eka. 7a, 12:45

Ikusgarria da argazkia, ederra: parke batean, lau dantzari zuriz jantzita... burutik hasi eta oinetaraino jantzita, goitik behera estalita... zuriz jantzita eta zuriz estalita.
Max Saria jaso du 'Kukai' dantza-konpainiak. Ikaragarrizko poza adierazi dute dantzariek, berebat Jon Maia zuzendariak berak ere. Euskal dantza, Euskal Herriko dantza eta dantzariak goraipatu ditu arte eszenikoen Max sariak.
Sari horren harira, badira adierazpen batzuk gogora ekarri nahi nituzkeenak. Egunkariaren azal-azalean daude, denek irakurtzeko moduan. Honela dio testuak: “Mutilek presio handia jasotzen dute dantzan ez aritzeko, eta utzi egiten dute askok”.
Salaketa gorria da hori. Nonbait, dantza ez da mutilentzat, nesken kontua baizik. Mutilentzat baloia dago, noski.
Eta hala da, izan, plazara joan besterik ez da.
Lantresnak alde batera utzita, sariak sari, entzundakoak entzunda, ez dugu asko egin aurrera Erdi Arotik hona.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!