Errepideetan ero

Erabiltzailearen aurpegia Josi Basterretxea 2017ko mai. 10a, 12:10

Zoruaren gainean dago bizikleta. Gurpilak hautsita, bihurrituta: aurrekoa alde batera, eta atzekoa bestera. Ur-botilatxoari tantoa dario. Txirrindularirik ez dago argazkian; zorionez, bera da argazkilaria, auto bat gainetik igaro eta gero.

Chris Froomek, Frantziako Tourra hiru aldiz irabazi duen txirrindulari profesionalak, salatu du auto batek harrapatu egin duela, entrenatzen ari zela, Frantzia hegoaldean. Harrapatu eta ihesi alde egin du kotxeak. Kirolaria onik da.

Naturaren kontrako zerbait gertatzen zaio auto-gidariari kotxean sartzen denean. Txikiagoa, ahulagoa... zanpatzeko omen dago errepidean. Zanpatzeko dago errepidean bizikleta. Zanpatzeko, oinezkoa. Zanpatzeko, motorra. Zanpatzeko, auto txikiagoa.

Buruko errodamenduak berrikusi beharko genituzke noizean behin. ITVa pasatu kotxeari bai, baina, norberaren buruari ere... txarto ez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!