Hemen torturatu izan da

Erabiltzailearen aurpegia Josi Basterretxea 2017ko mai. 3a, 12:04

Bartzelonatik dator argazkia, eta harekin batera, notizia. Hiriko erdigunean dago Vía Layetana kalea, handienetako bat da. Bertan aldaketa urbanistiko batzuk eragingo ditu udalak, Ada Colauren udalak.
Aldaketen artean daude espaloiak zabaltzea, trafikoa erregulatzea, esklabista baten estatua kentzea... eta bertako polizia-komisariari itsatsita panel informatzaile bat jartzea, non esango baita “Hemen torturatu izan da”.
Urte ilunetan, Layetanako polizia-komisariatik pasatu ziren hamaika politikari katalan. Urte ilunetan, Layetanako polizia-komisarian torturatu ziren hamaika aldiz hamaika lagun. Eta Udalak panel informatiboa jarri nahi du etxearen ondoan, non esango baita “Hemen torturatu izan da”.
Ikusteko dago noraino heltzen den Udalaren egitasmoa. Baina, zer pentsatua eman dit. Memoria Historikoa delakoaren erretratua egitekotan garen honetan, zer pentsatua eman dit Bartzelonako agintarien proiektu horrek.
Eta nire inguruko komisaria batzuen izen ilunak etorri zaizkit ahora: Intxaurrondo, La Salve, Indautxu... Badira batzuk, bai. Gogoratzen?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!