Uztarok, 100

Erabiltzailearen aurpegia Josi Basterretxea 2017ko mar. 15a, 11:45

Ekitaldi xume baten argazkia da gaurkoa: oholtza gainean daude hizlariak, musikariak, dantzaria... eserlekuetan, ehun gonbidatu. Bilboko Kafe Antzokian ospatu du Uztaro aldizkariak bere ehungarren zenbakia. Hogeita sei urteko ibilbidearen ostean, ehungarren zenbakia ospatu, eta zuzendaritza eraberritu du: Jokin Apalategi badoa, eta Gidor Bilbao dator.

Udako Euskal Unibertsitateak kaleratzen du Uztaro, giza eta gizarte-zientzietako goi-mailako unibertsitate-aldizkaria. Euskaraz, noski. Hogeita sei urteko ibilbide horretan, bostehun eta berrogeita hamabi egilek argitaratu du bertan bere ikerketa unibertsitarioaren berri. Altxor bat.

Zientziaren eta jakintzaren euskarazko dibulgazioan, aitzindaria da Uztaro. Jada klasiko bat. Orain berri, eta berritua.
Udako Euskal Unibertsitatea berriz itzuliko da uda honetan Iruñera, San Ferminetako jaien bueltan, duela berrogei urte hasitako bideari jarraipena emanda, Larraonak ongi dakien bezala.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!