Krabelin gorriak eta zuriak eskuan hartuta atera da kalera. Ispiluan begiratu du bere burua. Ezpainak koloreztatu ditu. Goizean lanera, eta arrastian manifestaziora. Martxoak, gaur, zortzi baititu.
Krabelin gorriak eta zuriak. Emakumeen eguna baita, festa irudikatzeko.
Krabelin gorriak eta zuriak. Emakumeen eguna baita, lanean gogoratzeko lan berak soldata bera duela zor.
Krabelin gorriak eta zuriak. Emakumeen eguna baita, etxekoei gogoratzeko behar partekatua, behar orekatua dela.
Krabelin gorriak eta zuriak. Emakumeen eguna baita, lagunei eta ezezagunei gogoratzeko gorputza berea duela, eta berak hartzen dituela berari dagozkion erabakiak.
Krabelin gorriak eta zuriak. Emakumeen eguna baita, gizonen esku bizitza galdu duten emakumeen gomuta irudikatzeko.
Krabelin gorriak eta zuriak. Emakumeen eguna baita, deneni gogoratzeko urteak hirurehun eta hirurogeita bost egun dituela.