Tamaina

Erabiltzailearen aurpegia Josi Basterretxea 2017ko urt. 25a, 13:28

Tamainari buruz hitz egin nahi dut gaur, argazkien tamainaz. Kontu jakina da Puigdemontek, Junquerasek eta Romevak Kataluniako erreferendumari buruzko azalpenak eman dituztela Europako Parlamentuan. Bruselari gogoratu diote ezin dituela begiak itxi. Laguntza eskatu dute burujabetasunari buruzko erreferenduma babesteko.

Kuriosoa da ikustea nola erretratatu duten kontu hori egunkariek beren azaletan.

Berriak eta Garak azalaren heren bat betetzen duen argazkia eskaini diote gobernu independentista kataluniarraren agerraldiari. Deiak eta Diario de Navarrak ez dute ezta aipatu ere egin kataluniarren eskaria Europako administrazioaren bihotzean.

Kataluniako La Vanguardiak erretratutxo bat eskaini dio, eskela baten tamainakoa edo. El Periodico de Catalunyak azalaren erdia baino gehiago betetzen duen argazkia.
Le Monde frantsesak, Le Soir belgiarrak, El País espainiarrak, eta The Gardian britainiarrak ezta aipatu ere.

Tamainak badu esangura, esanahia, kazetaritza kontuetan, jakina. Eta tamainarik ezak handiagoa, duda barik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!