Lau ume eskua elkarri emanda, saltoka, korrika, irribarretsu. Ez da argazkia, marrazkia baino. Landa zabal batean daude lau haur horiek, irudiaren atzealdean mendixka batzuk daude, baita zuhaitzak ere. Idilikoa ez, baina ia-ia.
Hara! Biluzik daude. Neska batek zakila du. Mutiko batek, bulba. Chrysallis haur transexualen elkarteak abian jarri duen kanpainaren irudia da hori. Facebookek irudia zentsuratu dio. Facebookek.
Gure arteko errealitatea da transexualitatea. 'Badira zakila duten neskak eta bulba duten mutilak', horra elkartearen leloa. Zer pentsatua eman nahi dute Chrysallis-ekoek hitz horiekin. Zer pentsatua dugu denok, bai, inori ez dakion bihurtu bere gorputza kartzela. Hori da eskatzen dutena. Ez da asko, sare sozialeko arduradunei gehiegi iruditu bazaie ere.
Inor mutila den edo neska den jakin nahi baduzu, ez begiratu genitalei, begietara begiratu.