Gizarte zibilaren armak ikusi ditut. Berdeak dira, gorriak dira, urdinak. Gaurko argazkian, lau traktore daude, kolore horietakoak. Traktoreen atzean, manifestazioa dator. Luhuson atxilotutakoak askatzeko eskatzen du manifestazioak. Eta arma izugarriak erakusten: traktoreak...
Sasiak apartatu, lurra goldatu, eta hazia ereiteko traktoreak dira askatasunaren armak.
Beste argazki batean, bezperako batean, poliziaren armak ikusi ditut. Arma beltzak dituzte horiek: luzeak eta laburrak. Baina, beltzak.
Santomas egun hodeitsu eta langarrezko honetan, koloreak gogoko... txistorraren gorria, mihuraren berdea, sagardo-aparraren zuria...