Atentzioa eman dit egunkarien azaletan ez aurkitzeak Ramon Saizarbitoriaren argazkirik. Bakar batean ikusi dut Ramon azalean, bere etxeko egongelan, liburu bat eskuetan duela.
Gipuzkoako Foru Aldundiak urteko urrezko domina eman dio idazleari euskara batuaren eta euskal literatura modernoaren alde egindako lanagatik.
Aldiz, modu batera ez bada bestera, nahi beste argazkitan ikusi ditut Emilio Mola, Donald Trump eta Hillary Clinton... Izango dute horiek ere meriturik, noski.
Baina, zer pentsatua eman dit kontuak. Alegia, zer pentsatua eman dit ikusteak zeintzuk diren gure erreferenteak gaur. Zeri begira jarri gaituzten argazkiek gaur...
Eta zeri ez, jakina.
Ohikoa da hori, noski. Baina, gaur, bereziki eman dit atentzioa.