Protokoloa eta sumisioa

Erabiltzailearen aurpegia Josi Basterretxea 2016ko urr. 26a, 11:50

Espainia zaharkituaren argazkia ikusi dut. Felipe Seigarrena eta Mariano Rajoi erakusten dituena, atzo elkartu zirenean. Jakina da gaur arratsaldean hasiko dela inbestidura-saioa. Eta jakina, era berean, larunbatean izango dela Rajoi Espainiako presidente.

Diodan argazkian, atentzioa eman dit Rajoiren sumisio-itxurak Felipe Seigarrenarenganako: bostekoa elkarri urrundik emanda, burumakur da Rajoi, eta erregeari begietara begiratu ordez, eskuetara-edo begiratzen dio.

Protokoloak agintzen du itxurakeria horretan. Baina, protokoloak ez dira neutralak. Teknologiak neutralak ez diren modu berean. Eta protokolo horrek makurrarazten du espainiarrek hautatu duten presidentegaia inork hautatu ez duen erregearen aurrean. 'Dena da joko bat', esango du baten batek. Baina, jokoak eurak ere ez direla neutralak esaten dugu neskak panpinekin jolasten direnean eta mutilak mekanoekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!