Japonian da argazkia. Barack Obama, Estatu Batuetako presidentea, Hiroshiman da gaur. Duela hirurogeita hamar urte bota zituzten Hiroshima eta Nagasaki gainean lehen bonba nuklearrak. Bonba horiekin amaitu zuten iparramerikarrek Bigarren Mundu Gerra. Harrezkero, ez da izan bertako presidenterik hiri horietan. Gaur azaldu da Obama bertara.
Hiroshiman baino, guk etxe ondoan daukagu bonba nuklearra: Garoñan. Helburu zibilak ditu zentral nuklearrak, baina hor dago, Gaztelu Plazatik ehun bat kilometrora.
Helburu zibiletarako eraikia da, noski. Ez dago lehertzeko diseinaturik, noski. Hala zeuden, ez lehertzeko diseinaturik, Txernobil (Ukraina), Harrisburg (Pensilvania), eta Fukushima (Japonia). Lehertu ziren, baina..
Hiroshimak hirurogeita hamar urte behar izan ditu estatu batuarren Memoria Historiko ofizialean lerro bat idazteko. Ondo. Baina, kontu batzuk aldez aurretik konpondu daitezke, halabeharraren esku utzi gabe.