Patio eta eskortak

Erabiltzailearen aurpegia Josi Basterretxea 2016ko mar. 18a, 13:38

Angela Merkel, kantziler alemaniarra. David Cameron, lehen ministro britainiarra. François Hollande, presidente frantziarra. Hirurak ikusi ditut argazki batean, hizketa-lasaian, Bruselan.

Errefuxiatuen krisia deitu diogun horretan, Europak atzealdeko patiora igorri nahi ditu iheslariak, haur eta gazte, gazte eta zahar, gizon eta emakume. Eta gibelaldeko patioak izen propioa du: Turkia.

Eraikuntza dotoreenetan, hotelik ederrenetan, eta villa arranditsuenetan etxe-aurrerik distiratsuenen atzealdean izaten da, ba, patio bat, etxe-arte bat, traste zaharrak, lorategietako hondakinak, sukaldeetako sastarrak, zalditegietako simaurrak baztertu eta gordetzeko, leku egokiagoren zain.

Europa distiratsuak, pijoen auzune aberatsak, aurkitu du bere toki aproposa zarama eta gorotz humanoak aparkatzeko: Turkia. Eta prest dago ongi ordaintzeko zerbitzua, auzoko jauntxoak neskamea bete duenean bezala.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!