Metroak, zazpi euro

Erabiltzailearen aurpegia Josi Basterretxea 2016ko mar. 11a, 12:52

Gorbata urdin bikainarekin, Mariano Rajoy ikusi dut prentsan. Funtziotan den Espainiako presidenteak Europako arautegi berria izenpetu du errefuxiatuak saldoka erbesteratzeko. Nazio Batuek eurek ere ez dute begi onez ikusi neurria.

Errefuxiatuen krisi deitu diogun honetan, hamaika amesgaizto bizi izan du jendeak. Hamaika argazki zirraragarri ikusi dugu. Hamaika miseria kontatu digute. Hamaika galdera egin diogu gure buruari. Hamaika aldiz, hamaika...

Jada, alanbre arantzadunarekin hasita nago amesten. Gu eta haien artean jartzen ari diren alanbre banatzaile horrekin hasita nago amesten. Naziek famatu egin zutenarekin, beren kontzentrazio esparruetan. Argentinan asmatu zutenarekin, behiak kontrolpean eduki ahal izateko. Zazpi euroan saltzen dute metroa on-line.

Alanbre arantzaduna kilometrotan jarria... burdin bihurritu horrek alde bietara ematen du mina.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!