Lileko auzitegiak baimena eman du, Frantziako Gobernuak kanporatu ahal izango ditu Calais inguruan diren errefuxiatuak eta haien kanpalekua suntsitu ahal izango du. Legea eta ebazpena alde ditu Frantziako Gobernuak, kontra iheslariek.
Urik eta argindarrik gabe bizi dira txabola horietan iheslariak. Haien osasunaz arduratu dira Frantziako gobernariak. Hara! Ondoan den Belgikak mugak itxi ditu. Hura ere iheslarien osasunaz arduratuta, ezta?
Lotsaizuna, ignominia da erromatar militarrek praktikatutako zigor bat. Zigor horretara kondenatuak, galtzak solte, lehen lerroan igortzen zituzten arerioen posizioak erasotzera. Lotsa eta heriotza eragin nahi zitzaien batera...
Calaiseko kanpalekua desegiteak, zer bilatzen du?