Kondoiak bai, harresirik ez

Erabiltzailearen aurpegia Josi Basterretxea 2016ko ots. 19a, 12:19

Zuriz jantzita gerritik gora eta handik behera: dotore, garbi, txukun, apain-apain... horrela azaldu da argazkian Jorge Mario Bergoglio, Aita Saindua. Serio. Irmo.

Mikrofonoa eskuan, hegazkineko korridorean zutik, honako hau adierazi berri die Aita Sainduak kazetariei: kondoiak erabiltzea ez da erabat bekatu, baldin eta gaixotasunak saihestu nahi badira. Adierazpen horietan, Aita Sainduak esan du nahiago duela kondoia abortua baino.

Mexikora egindako bisita pastoralaren itzulian egin ditu adierazpen horiek Frantzisko Aita Sainduak. Bai eta hurrengo hauek ere: “Kristau izatea ez da hormak altxatzea, zubiak eraikitzea baino”. Bergogliok kontra egin dio Donald Trump errepublikano estatubatuarrari; hark esan berri du harresi bat eraikiko lukeela Estatu Batuak eta Mexiko artean, emigrazio ilegala gerarazteko.

“Kondoiak bai, harresirik ez...” bada pankarta batean idazteko lelo aproposa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!