E=mc2...

Erabiltzailearen aurpegia Josi Basterretxea 2016ko ots. 12a, 12:26

Aztoratuta dabiltza fisikariak, zientzialariak oro har. Grabitazio-uhinak detektatu dituzte... Einsteinen grabitazio-uhinak harrapatu dituzte.

Kontu honek guztiak niri San Agustin ekarri dit gogora. Ikusten ez diren gauzei buruzko fedea lana da Aljeriako filosofo ezagunaren idatzietako bat. Eta han dio, besteak beste, ikusten ez direnak badirela eta horiek gidatzen dituztela gure urratsak.

Adiskidearen borondate ona ez da ikusten, baina sinetsi egiten da, dio.

Honetan edo hartan sinesteak, batzuetan totalitarismorik ankerrenak badakartza ere, inoiz mundua eraldatzeko eta unibertsoa ulertzeko tarteak irekitzen ditu. Indartsua da fede delako hori. Zer pentsatua ematen du, filosofiaren kasuan izan, fisikarenean izan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!