Kopla zaharrak dio torturatu eta bularrak moztu zizkiotela Agate Deunari.
Ikatz gorietara bota omen zuten, kristaua izateagatik kristau ez zen inguru batean. Metafora gaur-gaurkoa: han non desberdina den inor, han aurpegi astuneko soa eta zehar-begiratua.
Kristauari, musulmanen artean. Musulmanari, kristauen artean. Homosexualari, heterosexualen artean. Pobreari, aberatsen artean. Beltzari, zurien artean... Ez dago zerrenda zertan luzatu. Desberdina izatearen jazarpena, leuna nahiz bortitza, beti jazarpen.
Agian, agian, bada garaia konturatzeko ezen desberdinak garelako garela berdinak.