Markoa, argazkiarentzat

Erabiltzailearen aurpegia Josi Basterretxea 2015ko abe. 18a, 12:31

Hautagaia ikusi dut egunkariko azala betetzen, pied-noir itxurako batekin ari da kantuan. Eskuetan du gitarra gizaseme beltzak, eta, gibelean, kalean lo egiteko zakua. Hautagaiak txalo-jotzen du, musikari laguntzeko.

Hiriguneko kale batean daude biak, moda-boutique baten kanpoaldean, erakusleihoak duen koxka batean, ondo-ondoan eserita. Biak jeansekin, praka bakeroekin. Jaka arina, markakoa, darama hautagaiak. Aitarik ez duen beroki gorria barrutik eta amarik ez duen anorak urdina haren gainetik, gizaseme beltzak.

Espainiako hauteskunde-kanpaina badoa, eta hautagaiak dena baliatu behar du egunkarian azaltzeko.

Argazki hauetako asko botako dira paperontzira astelehenean. Baten bat zainduko du alderdiak kanpainako artxiboetan, hurrengo baterako-edo.
Baina, gordeko ote du argazkirik hautagaiak berak, markoan jarri eta etxeko egongelan eskegitzeko?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!