Sei lagun argazkian, bost gizon eta emakume bat; eskuan makarroi-pakete bana dute. Lerroburuak dio gaur eta bihar seiehun bat tona elikagai bildu nahi dituztela, gorriak eta beltzak ikusten ari direnentzat. Elikagai-banku bateko kideak dira.
Eta egun berean, azaroko azken asteburuari begira, 'black friday' delakoa ezarri digute. Kontsumismoaren paradigma: erosi, erosi, erosi...
Eta gaur, hamaikagarrenez, Europako hegazkinak Siriako zeruetan, eta haien bonbak, Siriako lurretan. Horretan diharduen hegazkin bakar bakoitzak hogeita lau milioi eurotik gora balio omen du; gure herriko udal-aurrekontuak hamar urtean gastatuko ez duena.
'Kontatu didate Nueva York-en, Broadway eta hogeita sei karrikaren kantoian, negu gorrian, gizon batek gabero jendeari otoi eskatzen aterbea bilatzen duela, bilutsik daudenentzat...'.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!